Artziniegan izango da, datorren igandean, irailak 5, Arabako XLIII. Itzuliaren bigarren etapa. Goizeko 10:00etan hasiko dira txirrindulariak lehian. Guztira 57 kilometroko ibilbidea burutuko dute, Artziniega herritik aterata zirkuitu bati hiru buelta emanez.
Ibilbidea goranzko aldapa batekin hasten da, eta Artziniegan bukatzen da jaitsiera gogor baten ondoren. Orokorrean itzulera arina izaten da, eta antolatzailea Artziniega Txirrindulari Elkartea da, Aiarako Txirrindulari Elkartearen laguntzarekin.
Baina Itzuliaren lehenengo etapa aurreko egunean gauzatuko da, larunbatean 16:00etan, Arraioben. Bertan txirrindulariak taldekako erlojupeko arituko dira 10 kilometroko ibilbidea eginez, Arabar Txirrindularitza Federazioak antolatutako jardunaldian
Bestalde, hirugarren etapa Gasteizen izango da, irailaren 11n 16:00etan. Aranako Txirrindularitza Sailak antolatzen du hau azken hau.