Datorren larunbatean, irailak 4, 'I International Open' txapelketa jarriko da abian Artziniegan. Bertan, igel toka jokoan parte hartzeko aukera izango du nahi duen orok. Ekintza 17:30ean hasiko da, eta 19:00etara arte luzatuko da, La Encina jatetxean.
Honela funtzionatuko du jokoak: 10 petankoko bi serieko tirada egin ahalko du parte hartzaileak. Jaurtitze bakoitzak euro bateko izen-ematea izango du, eta irekita egongo da edozeinentzako. Jokalari bakoitzak bere tirada errepikatu ahal izango du itxiera-ordura arte, nahi adina aldiz, puntuazioa hobetzeko. Halaber, lehiaketan bildutako diru guztia Tubacexeko langileak laguntzeko erabiliko da.
Sariari dagokionez, lehenengo hiru sailkatuek sari bana jasoko dute, lehenengoak 60 euro, bigarrenak 40, eta hirugarrenak 20. Naniano Naniano Artziniegako Igel Tokaren Sustapenerako Elkarteak antolatzen du ekintza.