Zurrumurruen aurkako estrategiak garatzen hasiko dira gaur Artziniegan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ira. 21a, 08:45
Amurrion ekimen ugari egin dira azken urteetan zurrumurruen aurrean elkarbizitza sustatzeko. / Aiaraldea.eus

Goizeko hamaiketan egingo dute bilera irekia Toñi Luengas frontoian.

Gaur (irailak 21) aurkeztuko du CEAR-Euskadik Zurrumurruen Aurkako Estrategia Artziniegan. Toñi Luengas frontoian izango da zita, goizeko hamaiketan. 

Dinamika aurkeztea eta "kulturen arteko elkarbizitzarako gune bat irekitzea" izango da ekimenaren xedea. "Hortik aurrera, jarduera eta ekintza desberdinen bidez bidea egingo dugu hainbeste zarata sortzen duten eta elkarrekin bizitzen uzten ez diguten zurrumurruak ekiditeko", azaldu dute antolatzaileek.

Horretarako, indarra egin nahi dute herritar bakoitzak bere harreman pertsonaletan eta egunerokoan eragiteko duen "ahalmenean".

Dinamika eskualdeko beste herri batzuetan aurkeztu da dagoeneko, Laudio eta Amurrion kasu, eta lan-talde iraunkorrak sortzera iritsi dira. 

2016an abiatu zen egitasmoa, antolatzaileek oroitu dutenez: "Arabako Foru Aldundiak agintaldiko lan ildo gisa finkatu eta elkarbizitzaren aldeko planak eta xenofobiaren aurkako borroka sustatu ondoren, eta ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarearekin bate egin ondoren, gure lurraldean zurrrumurruen kontrako ohartarazpen sozialeko estrategia bat abiarazi zen, zehazki Arabako Lautadan, Aiaran eta Kanpezu-Arabako Mendialdean".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide