Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak aste honetan bertan onetsi du Artziniegako ur-biltegi berria eraikitzeko obren esleipena. Artziniega AEE arduratuko da lanez, eta obrek 622.592 euroko kostua izango dute.
Foru Aldundiak eta Kantauriko Urkidetzak finantzatuko dituzte lanak eta, aurreikuspenen arabera, urte honetan bertan hasiko dituzte, ur-biltegi zaharra eraitsi ondoren. Udaletik jakinarazi dutenez, 2022an egongo da funtzionamenduan azpiegitura berria.
Gaur egungo ur-biltegia hausteko arriskuan dagoela ohartarazi dute: "5.000 metro kubikoko edukiera izan arren, edukieraren % 30 soilik erabiltzen baita". Hori dela eta biltegi berriak 1.600 metro kubikoko edukiera izango du, "Artziniegaren eta inguruetako herrien beharrizanetara egokiturik", udaletik jakinarazi dutenez. Gainera, puntako teknologia erabiliko du ur-biltegiak.