Istripua jazo da gaur Artziniegan, A-2604 errepidean, 18:30ak aldera. Opel Corsa batek eta Renault Laguna batek talka egin dute eta, ondorioz, trafikoa eten behar izan dute ordubetez.
19:30ean errail bat egon da erabilgarri eta 20:00etan itzuli da normaltasuna tokira. Paper lantegiko bihurgunetik gertu izan da ezbeharra.
Kolpea dela medio, emakume batek zauriak izan ditu eta Gurutzetako ospitalera eraman dute artatzera.