Urriaren 1ean ireki zituen ateak Artziniegako Gaztelekuak, udaletxe zaharrean. Lehen solairuan kokatu dute espazioa, eta asteburuetan egongo da irekita, ondorengo ordutegiekin:
- Ostiraletan 18:00etatik 21:00etara.
- Larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.
- Igandeetan 18:00etatik 20:00etara.
Hainbat espazio eraikin berdinean
Gaztelekuaz gain, beste hainbat azpiegitura barnebilduko ditu udaletxe zaharrak ikasturte honetan. Beheko solairuan euskara ikastaroak eskainiko dira, AEKren eskutik. “Orain arte Kultur Etxeko gela batean eskaintzen ziren”, azaldu du Joseba Vivancok.
Alkateak aurreratu duenez, nagusientzako gune bat ere atonduko dute laster bigarren solairuan. “Pandemia hasi zenetik daramate biltzeko lokalik gabe. Liburutegiaren alboan zuten espazioan eguneko zentro funtzioa betetzen du. Gauzak hala, espazio propio baten beharra zuten” adierazi du Vivancok.