Lehiaketa abiatu dute Artziniegako hiribilduaren 750. urteurrenaren logoa sortzeko

Aitor Aspuru Saez 2021ko urr. 14a, 06:50

Modu berezian ospatu nahi dute udalerriaren sorrera ofiziala. / Aiaraldea.eus

Diseinuak bidaltzeko azken eguna azaroaren 12a izango da.

Artziniegan deitutako kontseiluak hiribilduaren 750. urteurrena antolatzeko lehen urratsa egin du jadanik eta lehiaketa prestatu du. Horren helburua da logoa eskuratzea ospakizunetan baliatzeko.

Alfontso X. Jakitunak Herri Gutuna sinatu zuenetik 750 urte igaroko dira 2022an. Efemeride hori gogoratzeko ekintzetan erabiliko da diseinua.

Parte-hartzaileek hainbat proposamen aurkeztu ahal izango dituzte, gehienez ere 3 proposamen parte-hartzaile bakoitzeko. Logotipoak originala eta argitaratu gabekoa izan beharko du. Diseinuak  aldakorrak izango dira, formatu, espazio eta tinta desberdinetan aplikatzeko gaitasuna 
izango dute. Gaur egungo estetika batera hurbiltzen diren egokitzapen sintetizatuak baloratuko ditu epaimahaiak. 

Lanak argi  eta  garbi  adierazi  beharko  du  Artziniega  Hiribilduaren  titulua  eman zeneko 750.  urteurrena,  eta  honako  legenda  hau  jaso  beharko  du:  "Artziniega: 1272-2022".

Aurkezteko  azken  eguna  2021eko  azaroaren  12a  izango  da,  eta  helbide  elektroniko honetara bidali beharko da soilik: 750aniversariovillartziniega@gmail.com.

Irabazleak 300 euro jasoko ditu. Oinarri guztiak hemen irakur daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide