Kultur sorkuntza Aiaraldean

'Camila Hunck' filmaren grabaketak hartu du Artziniegako Museoa

Aitor Aspuru Saez 2021ko urr. 25a, 08:00

Ramon Barea, Leire Orbe edota Ane Fuentes antzezleak egon dira Etnografia Museoan Antonio Perez zuzendariaren aginduetara.

Artziniega Museoa bizitzaz gainezka egon da asteburuan, Camila Hunck film laburra grabatzen aritu baitira larunbatean eta igandean. Proiektua, berez, pelikula luzea izateko sortua izan zen. Baina, ekoizpen arazoen ondorioz, bere egileak (Antonio Perez zinemagilea) erabaki du istorioa zatitzea: "Hasierako ideia Cavernarius filma egitea zen. Ondoren, pertsonaia ugariren artean, bi hautatu ditugu eta horrela ekin diogu Camila Hunck egiteari".

Arrakasta izanez gero, atal gehiago grabatzeko aukera izango lukete. Hala ere, Perezek argitu du filma egitea oraingo helburua: "Lan handia suposatu digu".

Berez, istorioa Asturiasen girotua dago, Frankismoan. Camila izeneko neska da protagonista eta mauisa laguntzen du. Zuzendariaren ustez, ideia arraroa da finantzazioa lortzeko: "Maquisen eta Neanderthalen historiak batzen ditu. Oso garai ezberdinetan bizi arren, biak ezkutatu behar izan ziren kobazuloetan bizirauteko, hil nahi baitzituzten".

5 urteko lana ekarri dio proiektuak Antonio Perezi: "Maquisak nola funtzionatzen zuen jakiteko elkarrizketak egin nituen eta horretaz gain, antropologia ere landu behar izan dut".

Artziniegako kokapena

Zehazki, museoko bi areto erabili dituzte filmean; sukaldea eta ikasgela. Txema Maquesek egin zuen hautaketa. Ibilbide luzea egin du zineman eta, horrez gain, Patria telesaioan ere egon da.

Artziniega Museoaren laguntza goraipatu du taldeak, zuzendaritzako kideak egon baitir asteburu osoan laguntzen.

Ramon Barea, Leire Orbe eta Ane Fuentes

Pertsonaien aldetik, protagonista Camila da eta Ane Fuentesek antzezten du. Gazteak adierazi du bere lehen pelikula dela eta asko ikasteko balio izan diola: "Jende ugari dago grabaketan, eta guztiek lagundu eta babestu naute".

Horien artean dago Ramon Barea. Aktore beteranoak esan dio Aiaraldea Komunikabideari ahal izan duen guztia egin duela Ane Fuentes eroso aritzeko: "Nire lehengo filma egin nuenekoa ekarri dit gogora, La fuga de Segovia, hain zuzen". Bareak Camilaren aitonaren papera egiten du eta bera ere Maquisarekin elkarlanean aritzen da ikus-entzunezkoak.

Azkenik, Leire Orbe irakasle baten azalean sartu da grabaketan.

Argazkiak: Paki Ofizialdegi eta Aitor Aspuru

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide