Adar handi bat apurtu zitzaion ostiralean Arteako zuhaitzari. Bere adinaren ondorioz izan zen, Joseba Vivancok azaldu duenez. Alkateak gogorarazi du zuhaitza 1995. urtetik dagoela EAEko Aparteko Zuhaitzen Katalogoan. “Arabako 10 zuhaitz baino ez daude zerrenda horretan sartuta”, nabarmendu du.
Katalogo horretan dagoenez, araudi berezia aplikatzen zaio, eta Arabako Foru Aldundiari dagokio bere mantenuaren ardura. Gauzak hala, erakunde publiko hori Artziniegara bertaratzea espero du Vivancok, “artea zaharraren egoera aztertu eta beharrezko mantentze lanak planteatzeko”.
Artziniegako ikur nagusia
Gobernuburuak azaldu duenez, udalerriko ikur nagusinetako bat da Arteako zuhaitza, 500 urte baino gehiagoko bizitzarekin. “Batzuentzat ezaugarri erlijiosoak ditu eta beste batzuentzat sentimentalak soilik. Gure historiaren hainbat pasarte jazo dira bere magalean, eta baita gure hainbat bizipen personal ere”.
