Azaroaren 18an egin zuten Udal Osoko Bilkura Artziniegan eta EAJk proposamena eraman zuen bilerara gai-zerrendatik kanpo. Hain zuzen, jeltzaleek udalerria Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitzea eskatu zuten.
Berez, oposizioko alderdiak azaldu du "Eusko Jaurlaritzak Euskadiko udal guztiei proposatu dien bezala, pertsona solidarioak izateko eta erantzun solidarioa emateko konpromisoa hartzeko“ beharra dagoela. "Jaso nahi genukeena eskaintzea da migrazio-erronkari aurre egiteko leloa, gure gizartearentzako hazkunde- eta aurrerapen-prozesu baten zati gisa", adierazi zuten.
Kritikak udal gobernu taldeari
Halaber, EAJk EH Bilduren jarduera kritikatu du: “Gure ustez, Joseba Vivancok zuzentzen duen alkatetzak adabakiak jartzen ditu arazoak sortu ahala. Adibidez, adinekoek euren jarduera garatzeko eta bileretarako lokal bat izateko eskubidea dute, baina hori gerta dadin, gazteentzako ikasketa-gela kentzen dugu, espazio gutxi dagoelako”.
Zentzu horretan, bozeramaile jeltzaleak konponbidea proposatu zutela gogorarazi du: “EAJtik Gobernu taldeari eskatu genion Torre Hotelaren erabilera aldatzeko, udalerriko bizilagunei zerbitzuak eskaintzeko; izan ere, espazio berri bat zegoen, eta bertan, gizarte-larrialdiko pisuak kokatu ahal izango genituen”.
Bestalde, EAJk kezka agertu zuen Artziniega Museoaren egoerarekiko. Oposizioko alderdiak aipatu zuen udal idazkariaren oztopoen ondorioz, gidek duela hainbat hilabete ez dutela kobratzen, eta azpimarratu zuten orain ez dagoela herri mobilizaziorik.