"Gaur eguerdian egin da udalbatza aretoan publiko, Artziniegako 750. urtemuga oroitzeko logotipo lehiaketako ebazpena". Hala adierazi du Joseba Vivanco alkateak sare sozialetan. Carlos Varela marrazkilariak, Pilar Alvarez margolariak eta Josu Alava publizitate arduradun ohiak osatu dute epaimahaia, eta 26 lan aurkeztu dira txapelketara. 2022an 750 urte igaroko dira Alfonso X.ak Herri Gutuna sinatu zuenetik eta, ondorioz, herri titulua eskuratu zutenetik.
Artziniegako urteurrena irudikatuko duen lana Goiatz Uaika Maruri Osagastik sortua da. "Logotipoak aurten Artziniegan egingo diren ekitaldi guztiak identifikatuko ditu, 1272ko azaroaren 2ko gertaera historikoari keinu eginez, 750 urte pasa baitira", erantsi du gobernu buruak. 300 euro eskuratu ditu sari gisa.
Ekitaldian azaldu dituzte logotipoa aukeratzeko arrazoiak. Hau izango da Artziniegako historia omentzeko irudia:
