'Arciniega' edo 'Arciniegas' abizendun pertsonak elkartzeko ekimena abiatu du Artziniegako Udalak. 750. urtemugaren ospakizunaren baitan kokatu dute egitasmoa. Funtsean, topaketa bat da antolatu nahi dutena. Eguna iragarri dute jada: uztailaren 9an elkartuko dira, herrian bertan. "Arciniega abizenaren mundu-kontzentrazioa" izendatu dute ekintza, eta sarean zabalpena egin dute dagoeneko.
"750 urteurrenaren ospakizunen barruan, ospakizunen antolaketa batzordetik gure hiribilduko abizena daukaten pertsonak bildu nahi ditugu uztailaren 9an. Errepikaezina izango da"
"750 urteurrenaren ospakizunen barruan, ospakizunen antolaketa batzordetik gure hiribilduko abizena daukaten pertsonak bildu nahi ditugu uztailaren 9an. Errepikaezina izango da!", aurreratu du tokiko erakundeak. Perun, Estatu Batuetan, Mexikon zein Euskal Herrian bizitakoei egin diete dei, mundu mailako herritar guztiei, alegia.
"Badakigu asko direla urtero gure herrira etortzen direnak jatorriz bere abizena den lekua ezagutzeko, baita Atlantikoaren beste aldetik etorritako jendea ere. Hori dela eta, Euskal Herriko herririk ederrenetako bat ezagutu eta adiskidetu ahal izateko jardunaldi batean batzeko ekimena da", erantsi dute.
Zenbat lagun izan daitezke, ordea? Tokiko erakundeak aztertu duenez, 362 pertsonaren lehen abizena Arciniega da, eta 396 lagunena Arceniegas. "Mundu mailan Arciniega 1.007. postuan dago", azpimarratu dute.
Harremanetan jartzeko posta elektronikoa ere jakinarazi dute, munduko edozein interesdunek bertara idatzi dezan: arceniega1272@gmail.com.