Artziniegako liburutegiak ekimen berria jarri du abian. Hain zuzen, orri markatzaile lehiaketa antolatu dute. Ez da, ordea, edonolakoa izango: Artziniegako armarriak izan beharko dituzte lanek gai. Oinarrietan jaso dutenez, mota guztietako materialak erabili ahalko dira lanak osatzeko.
Ahalik eta parte hartze handiena lortzeko, 5 kategoria bereizi dituzte:
- 4-6 urte
- 7-9 urte
- 10-12 urte
- 13-17 urte
- 18 urtetik gorakoak
Sariak ere aurreratu dituzte: liburu sorta jasoko dute kategoria bakoitzeko irabazleek. "Lanak gutunazal batean aurkeztuko dira, eta horren kanpoaldean 'Irakur puntu lehiaketa' lema jarri beharko da; eta dagokion kategoria besterik ez da idatziko", zehaztu dute. Beste gutunazal batean sartu beharko dira egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa.
Lanak aurkezteko epea otsailaren 25 arte egongo da irekita, Artzinigeako liburutegian. Irabazleak martxoaren 4an jakinaraziko dituzte. "Lan guztiak liburutegian erakutsiko dira", erantsi dute.