Artziniegako EAJk prentsa ohar bidez adierazi dio udal gobernu taldeari beharrezkoa dela hirigune historikoan inbertsio gehiago egitea. Jeltzaleen aburuz, tokiko historiaren kokapen garrantzitsua da.
Horrez gain, Encina Castresanak aipatu duenez, "azken urteotan, gure Alde Zaharraren edertasunak zinemagintzaren industriarekiko piztu duen interesa ikusi ahal izan dugu, eta, horren ondorioz, hainbat filmen eszenatokia izan da".
Alderdiak gaineratu du azken urteotan herriko zenbait lekutan egin direla lanak, eta agerian utzi duela hiriguneak birgaitze obrak behar dituela. Horregatik guztiagatik, Castresanak eskakizun zehatza egin du: "EAJ-PNVren udal-taldetik, EH-BILDU buru duen tokiko gobernu-taldeari eskatzen diogu gure hirigune historikoa birgaitzea lehentasunezko helburu gisa ezartzeko".
Azkenik, oposizioko taldeak iradoki dio gobernuan dagoen koalizioari, udal bitartekoak ez ezik, kanpoan ere bilatzea laguntza ekonomikoak.