2021eko apirilean aurkeztu zuen Teresa Lafraguak, Santxotena Museoko zuzendariak, emakumeak eta meatzaritzarekin lotutako jaiotzen erakusketa berria. Bildutako piezek XIX. mende amaieran emakumeek meatzaritzan bete zuten paper garrantzitsua erakusten zuten, garai hartako lanbideen birpasa eginez.
Euskal Herriko Meatzaritza Museoarekin elkarlanean egin zuten orduko hartan erakusketa, eta orain, Ortuellako Kultur Etxera eraman dituzte lan hau osatzen duten piezak. Bertan egongo da erakusketa ikusgai apirilaren 1era arte, 9.30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 21:00etara.
Jaiotzekin batera, Ortuella inguruko meategietan ateratako 23 argazki zaharrekin atondu dute esposizioa, baita meatzaritzan erabilitako hainbat lanabesekin ere. Horrez gain, Xabier Santxotena eskultoreak Dolores Ibarruri Pasionaria-ren omenez egindako egurrezko eskultura ere mugitu dute Artziniegako museotik Ortuellako Kultur Etxera.