2022/03/26 19:00

Antzerkia

Trapu zikinak

Trapu zikinak
Artziniega museoa, Aiaraldea

Larunbatean, hilak 26, arratsaldeko 19:00etan Artziniega Museoko areto nagusian, Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren antzerki emanaldia izango dugu, Trapu Zikinak emanaldia Lore-More taldearen eskutik.

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaerari buelta ematen dio, intimitatearen ideia begi berriz aztertuz. 

Antzerki taldetik hainbat egoera aurkezten dizkigute:

Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak?
Eta indarkeriarenak? 
Zeri esaten diogu “zikin”? 
Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?

Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan.

Deskubritu nahi baduzu hurbildu zaitez larunbat arratsaldean Artziniega Museora, sarrera dohainik izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide