Jardueraz betetako asteburua izan dute artziniegarrek, hiribilduaren 750. urteurrenaren testuinguruan. Ostiralean hitzaldia egin zuten udaletxean. Burdin Aroa eskualdean nola bizi izan zen izan zuen hizpide Jon Obaldia Undurraga historialariak, Erretes Tudelako elizaren kasuan zentratuz.
Atzo, aldiz, hiru ekintza egon ziren guztira. Xabier Santxotena eskultoreak bisita gidatua eskaini zuen Artziniegako alde zaharrean barrena, 750. urteurrena dela eta egin dituen eskulturak aurkezteko. Bego Viñuelak, aldiz, kaligrafia gotikoko tailerra eman zuen udal liburutegian.
Arratsaldean, aldiz, kirolak hartu zuen kulturaren lekukoa, Bizindar taldearen eskutik. Artziniegako herri kirol taldeak Donemiliagako Betagarri taldearen aurka neurtu zituen indarrak hainbat probetan, Toñin Luengas frontoian.
Argazkiak: Artziniegako Udala