Herriko komertzioek, tabernek, jatetxeek, museoek, farmaziak edota Arteko Amaren santutegiak 15 sortzaileren obrak izango dituzte ikusgai hurrengo hilabetean, Artea Mugimenduan egitasmoaren barruan. Atzo aurkeztu zuten ibilbide artistikoa, Santxotena Museotik abiatuta.
Ekimenean parte hartzen duten sortzaile ugarik parte hartu zuten maiatzaren 1eko aurkezpenean. Komertzioz komertzio obra desberdinak aurkezten aritu ziren Pinto aita semeak, Peio Ureta, Teresa Lafragua edota Aintzane Iturribarria. Guztira 28 toki desberdinetan egongo dira artelanak erakusgai.
Argazkiak: Artziniegako Udala