Kirol alternatiboen I. Kongresua egingo dute Artziniegan ekaineko lehen asteburuan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 6a, 09:26
Artzikirola sortu zuen Ramon Reyk, eta oihartzun handia izan du. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 4an eta 5ean egingo dute Artziniegan Kirol Alternatiboen I. Kongresua. Ramon Reyk azaldu ditu xehetasunak. 

Artziniegan egingo dute Kirol Alternatiboen I. Kongresua. Kirol horien sortzaileek ere hartuko dute parte ekaineko lehen asteburuko topaketan. Hain zuzen, hilaren 4an eta 5ean izango dira jardunaldiak. Artzikirol jardueraren sortzaile Ramon Rey ari da ekimena antolatzen, besteak beste. Laudio Irratian eginiko adierazpenetan zehaztu duenez, "antolatzen den lehenbiziko aldia da, kirol alternatiboetako sortzaileak etorriko dira erakustera". Kiroldegian izango dira erakustaldiak, eta udaletxe zaharrean solasaldiak, "hala ere, frontoia ere erabiliko dugu".

Aurkezpenez gain, bestelako jarduerak egongo dira: parkour eta herri kirolen erakustaldia, esate baterako. Valentziatik, Elchetik, Meridatik, Madriletik edota Ciudad Realetik etorriko dira hizlariak Aiaraldera, besteak beste. "6 kirol alternatibo eta euren sortzaileak espero ditugu", erantsi du. Horrez gain, haurren obesitateari buruzko programa bat aurkeztuko dute jardunaldietan, kirol alternatibo bidez. 

"Geroz eta errotuago dago, baina kirol instituzional gisa kanporatzea gustatuko litzaidake"

Zer da kirol alternatiboa, baina? Reyren hitzetan, ez du denak balio: "Baldintza batzuk bete behar dira, testeatu behar da, ez du edozein jolasek balio, kopia asko sortzen ari dira azkenaldian eta". Artzikirolari buruz, aitortu du, kirol instituzionala bilakatzea nahi duela, "geroz eta errotuago dago, baina kirol instituzional gisa aitortzea gustatuko litzaidake".

Decahtlonekin hitzarmena sinatu zuen urtearen hasieran, zentzu horretan; "kirol heziketan harrera oso ona du; eta uste dut hortik kanpo ere izan dezakeela". Elkarlan horrek materialaren eta kirolaren zabalkundean eragingo du, artziniegarraren hitzetan. 

Ez da izango, ordea, Ramon Reyk sustatutako ekimen bakarra datozen asteetan, I. Artzikirol kanpusa egingo baitute uztailaren 11tik 22ra udalerrian

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide