Artziniegako Udal Osoko Bilkura egin dute gaur. Hainbat gai onartu dituzte, horien artean Kultura Etxearen birgaitzea. Ordezkari politikoek ahobatez babestu dute birgaitze proiektuaren hasierako onarpena. Eraikinaren berrikuntzak espazioak birgaitu eta irisgarriagoak egingo ditu, gainera, bigarren solairua gehitzeko asmoa ere badago.
Horretarako, Jon Azkoitia arkitekoaren proiektua izango dute oinarri. Birgaitzeak 1.200.000 euro inguruko kostua izango du, gaur onartutako proiektuaren arabera. Horri BEZa gehitu beharko dio Udalak. Tokiko Erakundeak Arabako Foru Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Planaren barruan 484.812 euroko laguntza jaso zuen Kultura Etxea konpontzeko.
Behin lehenengo onarpenak argi berdea jasota, Arabako Foru Aldundiari dagokio orian proiektua aztertzea. Horren ostean, Artziniegako Udalbatzak bueltan onartu beharko du berriro.
Gai gehiago
Bestelako gaiak ere jorratu dituzte gaurko Udal Osoko Bilkuran. Hala nola, Las Caserias inguruko kutxatilak Gordelizeko auzoko ur-horniketa sarera bajan konektatzeko obren gaineko zenbait kontu, edota Soxoguti inguruko bideen gaineko hainbat afera.
Halaber, Tokiko Ekintza Iraunkor plana eta Tokiko Agenda 2030 sustatzeko akordioari babesa adierazi dio Udalbatzak. Udalak gai honekiko bere konpromiso aktiboa berretsi nahi izan du, bai eta Udal Sarea 2030 elkargoaren jarduera balioan jarri ere.