8 kirol eta jolas alternatibo ezagutzeko aukera egongo da Artziniegako topaketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 19a, 06:30
Artzikirolaz gain, beste zenbait jolas eta kirol ezagutzeko aukera egongo da. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 4an eta 5ean izango da Kirol alternatibo eta jolasen inguruko I. Topaketa Artziniegan. 

Kirol alternatibo eta jolasen topaketa egingo dute Artziniegan ekaineko lehen asteburuan. Ramon Rey Gomezek (Artzikirolaren sortzailea) antolatu du ekimena, Francisco Javier Blanco Arberekin batera. Larunbat eta igandean ekintza ugari antolatuko dituzte, goiz zein arratsaldez. "Azken urteotan kirol eta jolas alternatiboen presentzia gero eta nabarmenagoa izaten ari da. Gorputz hezkuntzako arloan, aisialdian edo eskolaz kanpoko jardueretan kirol eta jolas alternatiboak deritzanak aukera bat baino gehiago bihurtu dira hezitzaile zein irakasleentzako. Beharbada, ikasleen parte hartzea areagotzea lortzen dutelako", adierazi dute sustatzaileek.

"Gorputz hezkuntzako arloan, aisialdian edo eskolaz kanpoko jardueretan kirol eta jolas alternatiboak deritzanak aukera bat baino gehiago bihurtu dira hezitzaile zein irakasleentzako"

Topaketaren helburua kirol eta jolas horiek ezagutaraztea da, "euren ezaugarrietan sakonduz".  Hargatik, topaketak Lehen zein Bigarren Hezkuntzako Gorputz Heziketako irakasleei zuzenduta daudela diote, "baita kirol monitore eta entrenatzaile, gizarte langile zein dinamizatzaileei ere".

Guztira, 11 ekintza barne hartuko ditu jardunaldiak, eta toki anitzetatik etorriko dira hizlariak zein adituak bakoitzaren esperientzia erakustera:

  • "Artzikirola: Gorputz heziketako curriculumean: aplikazioa eta garapena saio praktikoan" hitzaldia (Francisco Javier Blanco Arbe)
  • "Komunikazioa. Parkourra Gorputz Heziketan" hitzaldia (Pablo Mauleon)
  • "Eskola aktiboak: 10.000 urrats" hitzaldia (Maria Sanchez eta Juan Alcaraz)
  • "La rosquilla" (Manuel Rodrigez)
  • Bijbol tailer praktikoa (Tere Miñas)
  • Artzikirol tailer praktikoa (Ramon Rey Gomez)
  • Herri kirolen erakustaldia (Ramon Rey Gomez)
  • Twinknon tailer praktikoa (Pau Morant)
  • Stikbomball tailer praktikoa (Carmelo Trapero)
  • Battball tailer praktikoa (Jose Antonio Amador)
  • "Kirol eta jolas alternatiboen orainaldia eta etorkizuna eskolan eta eskolaz kanpo" mahai ingurua

Izen emateak 10 euro balioko ditu. Hemen ikusi daitezke xehetasun guztiak, egitaraua barne:

May be an image of testua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide