Margo lehiaketak Artziniegara itzuliko dira igandean. Izan ere, Artziniega Museoak berriro antolatu ditu Artziniega Hiribildua eta Artziniega Museoa probak, Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Artziniega Hiribildua bere XXIV. ediziora helduko da. Horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da adinez nagusia izatea eta guztira 2.250 euroko sariak banatuko dira:
- 1.000 euro lehen irabazleari.
- 600 euro bigarren sailkatuari.
- 400 euro hirugarren sailkatuari.
- 2 accesit, 125 eurokoa bakoitza.

Toñin Luengas frontoian zigilatu beharko dira lanak 08:30etatik 11:30ak arte eta 14:00etan amaitu. Sariak 15:00etan banatuko dituzte. Irabazten duten lanak Artziniegako Udalarenak izatera igaroko dira.
Artziniega Museoa haur eta gazte margo lehiaketa, aldiz, 18 urtetik beherako margolarientzako hitzordua da eta lau urtetik gorakoek izango dute aukera izena emateko. Parte-hartzaile guztiek opari txikia jasoko dute.
