Auzolana antolatu zuten larunbat goizean Artziniegako Udalak eta URAk elkarlanean, udalerritik igarotzen den ibaia garbitzeko. Hainbat bizilagun batu ziren ekimenera, “familiak bereziki”, tokiko erakundeak nabarmendu duenez: “horiei esker garbitu da igerileku zaharraren eta presaren arteko tartea”.
Ekimen hau egiten den hirugarren urtea da. “Aurreko urteetan, legegintzaldi honetan, Lalastrako zubiaren beheko aldetik igerileku zaharreraino garbitu zen”. Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie “URAko Víctor Peñasi, Naiarari eta parte-hartzaile guztiei”. Gaur jaso dituzte asteburuan pilatutako zaborra. “Gaurdanik ibai garbiagoa eta kontserbatuagoa dugu. Zaintzea besterik ez dago”.
Argazkiak: Artziniegako Udala