Uztailean bukatuko dituzte Artziniega urez hornitzeko depositoaren lanak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko eka. 2a, 10:39

Josean Galera Ingurumen diputatuarekin bisita instituzionala egin zuten astelehenean obra gunera. Urbidek kudeatuko du ur horniketa zerbitzua.

Astelehen goizean bisita instituzionala egin zuten Artziniegan, ur horniketarako zerbitzu berriaren harira. Hain zuzen, Josean Galera Ingurumen diputatua bertaratu zen, Urbide Ur Patzuergoko kideekin batera. Izan ere, entitate horrek kudeatuko du zerbitzua. Joseba Vivanco alkateak sare sozialetan adierazi duenez, deposito berriaren xehetasunak eta obren bilakaera azaldu zizkieten: "5.000 metro kubiko zituen aurrekoak, baina %30 soilik erabiltzen zenez 1.600 metro kubiko izatera pasatuko gara". Ur depositoa berritzearekin batera, inguruko urbanizazio lanak ere egingo dituzte. Horien artean daude ur biltegira iristeko sarbidea, "eta baliabide hidraulikoaren ingurua hobetzeko zuhaitzen landaketa". 

5.000 metro kubiko izatetik 1.600eko edukiera izatera igaroko da depositoa, %30 soilik erabiltzen baitzen

Horretarako, ordea, ur mozketak gauzatu beharko dituzte berriro: "Gutxienez 2 aldiz moztu beharko dugu ura udalerri osoan, baina aurrekoetan bezala gauez egingo dugu, eta denborarekin jakinaraziko dugu". 

Arabako Foru Aldundiak, Udalak eta Urbidek finkatutako hitzarmenaren fruitutzta jo du alkateak lana, Artziniegako ur horniketa sistema berritzeko xedearekin. "Orain administrazioak Angostinako lakutik depositorainoko tutu sistema zaharra berritzeko lanak geratuko zaizkigu pendiente", erantsi du gobernuburuak.

Argazkiak: Joseba Vivanco eta Encina Castresana

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide