Auto istripu arin batek eragin du larrialdi zerbitzuak hainbat orduz aritzea Artziniegako sarreran

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 8a, 18:43
Artziniegako sarreran eragiten dute garbiketa lanek. / Aiaraldea.eus

Eguerdiko 13:00ak aldera auto batek harri baten kontra jo du A-624 errepidean, Artziniegako sarreran. Ezbeharrak ez du zauriturik eragin, ordea, ibilgailuak olioa isuri du errepidean eta 18:30ean larrialdi zerbitzuak oraindik ari ziren bidea garbitzen.

Ertzaintzaren patruila batek hartu du bere gain trafikoa bideratzearen ardura eta bideko errail bakarra erabil daiteke tarte horretan. Langile talde bat olioa kentzen saiatzen ari da bitartean, ura erabilita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide