Artziniegako EAJk oharra zabaldu du jakinarazteko ekaineko udal osoko bilkuran Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria eta Herritarren Partaidetzarako Programa diseinatzea ahalbidetuko duen prozeduraren alde bozkatu duela.
Encina Castresana jeltzaleen bozeramaileak azaldu duenez, eskaera egin dute plan horri begira: "EAJ-PNVk HAPO berria diseinatzeko prozeduraren hasiera onartzea babestu dugu, baina udal berdintasun-teknikariak ere prozesu horretan parte hartzeko proposamenarekin". Izan ere, Artziniegako EAJk uste du genero ikuspegia zeharka txertatu behar dela.
Bestalde, jeltzaleek aldeko botoa eman dute ere 2022an Artziniegan egingo diren jardueretarako kultura- eta kirol-diru-laguntzen deialdiaren oinarrien bozketan.