Txirrindula zaleek Artziniega izan dute topaleku asteburuan. Atzo hasi zen 'La Karpy' ekimena, Alde Zaharretik antzinako bizikletekin zeharkaldia eginda. Ondoren, Artziniega Museoa bisitatu zuten partaideek. 201 izen-emate egon dira aurtengo edizioan, antolatzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez.
Eloy Andres artziniegarra izan dute gogoan hasiera ekitaldian, 2020an zendutako txirrindulazalea. Haren familiak egin du zinta mozketa.
Eloy Andres gogoan
8:55ean zegoen iragarrita zinta mozketa. Hain zuzen, Eloy Andres artziniegarra izan dute gogoan, 2020an zendutako txirrindulazalea. Haren familia izan da protagonista irteera ekitaldian, eta minutu bateko isilunea egin dute kidea omentzeko. Hala, adar soinuarekin batera abiatu dira txirrindulariak gurpil eta pedalei bueltaka.
Senide eta lagunek, aldiz, autobusean jarraitu dute bidea. Izan ere, Lanteno eta Menagarai atzean utzita, Amurrio zeharkatuko du martxak, La Karpy likore museoa bisitatzeko. 13:00etan egin dute bizikleta ekimenaren amaiera, eta bermut dastaketa zein herri bazkaria egon dira segidan.