Trafiko istripua gertatu da gaur arratsaldean Artziniegan, A-2602 errepidean, 14:20ak aldera. Motozikleta bat bidetik atera da eta gainean zihoazen bi pertsonak -44 eta 28 urteko gizonezkoak- larri zauritu dira. Larrialdi zerbitzuak, Ertzaintza eta Aiarako suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera. Gurutzetako ospitalera eraman dituzte bi zaurituak, anbulantzian bata eta helikopteroz bestea.