Alde zaharreko jaia ospatuko dute ekainaren 18an Artziniegan. Goiko Plazan bilduko dute egitarau guztia. Goizean Koldo Martinez Torres EHUko geologia irakasleak bisita gidatua eskainiko du hirigune-historikoan barrena, eraikinetako harrien jatorri naturala aletuz.
19:00etan berrartuko dute egitaraua, Goiko Plazan bertan. Goitibera taldeak Yijaaa!!!! ikuskizuna eskainiko du. Bien bitartean, aurpegia margotzeko txokoak, ur-jolasak eta bestelako ekintzak izango dituzte eskura herriko haurrek.
20:00etan Otegi erromeriak kontzertuko lehen akordeak joko ditu, eta jai-giroa girotzen arituko da festa bukatu arte. Ordu horretan bertan, tortilla dastaketa herrikoia egingo dute. 22:30ean, ordea, txokolatea eta bizkotxoa banatuko dituzten festan jarraitzen duten guztien artean.
Laguntza deia
Larunbateko jaia prestatzeko laguntza eskatu du Alde zaharreko festa antolatzen duen Urizahar elkarteak. Alde batetik, txokolatea, esnea eta bizkotxoak Artea opari dendan uzteko eskaria zabaldu dute, jai-amaierako txokolatadan banatzeko. Bestetik, tortilla dastaketan parte hartzeko gonbita ere luzatu dute.