Kuadrilla Egunak hamaika ekintza proposatuko ditu eta 150 lagunek parte hartuko dute bazkarian

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 21a, 18:00

2019ko edizioa izan zen azkenengoa. / Artziniegako Kuadrillak

Kuadrilla Egunaren III. edizioa ospatuko dute larunbatean Artziniegan eta egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. 150 herritar batuko dira herri bazkarian.

2018an laupabost lagun talderen artean antolatu zuten lehenengo aldiz Kuadrilla Eguna. Jaia bi urtez ospatu zuten, baina pandemiak etenaldi luzea ekarri du. Horren ostean, ordea, larunbat honetan izango dute aukera berriro ospakizuna egiteko. 

Ekimenaren atzean neska talde bat dabil; eta horietako batek, Angela Vadillok, gogoratu du jaiaren helburua dela herriko kuadrilla guztiak elkartzea: "Adin guztientzako ekintzak prestatu ditugu horretarako".

Izan ere, egitarauak egun osoa hartuko du eta badirudi modu arrakastatsuan izango dela, gainera. "Herri bazkarian izena emateko epea itxi berri dugu eta 150 lagunek parte hartuko dute", adierazi du Vadillok. Jarduera gehienak Toñin Luengas Frontoian eta alboko aparkalekuan izango dira. Honako hauek izango dira helduentzat eta umeentzat prestatutako ekintzak:

11:00 // Txupinazoa eta txikigunea

11:05 // Roundnet

12:00 // Kuadrilla Txapelketa

13:00 // Trikipoteoa

14:30 // Bazkaria

16:00 // Bingoa

17:00 // Igel txapelketa

17:30 // Karaoke

19:00 // DJ Kaktus umeentzat

20:00 // 'Sabes Muy Bien' taldearen kontzertua Pirineum tabernan

21:00 // Kontzertua: Tresnorock

22:30 // Erromeria: Lehian

01:30 // DJ Masa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide