Erakusketa berria inauguratu zuten iragan uztailaren 10ean Artziniegako museo etnografikoan: "Hurrengo geltokia Artziniega". Euskal Poly elkarteak antolatuta, playmobil jostailu ezagunen erakusketa zabala atondu dute museoko erakusketa aretoetako batean.
Ehunka playmobil pieza elkartu dituzte, eta, besteak beste, Artziniega herriaren erreplika osatu dute. Erakusketa abuztuaren 28ra arte egongo da ikusgai, eta sarrera doakoa izango da.
Museoa zabalik
'Arciniega' abizenaren topaketarekin bat eginez, uztailaren 9an zabaldu zituen berriro ateak Artziniega Museoak. Astean zehar asteazken, ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara. Asteburuko ordutegia, aldiz, honakoa izango da: larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara.
Bisitariek bisita gidatua eskatzeko aukera izango dute, 945 396210 telefonoan hitzordua eskatuta.