Artziniegako dorretxea hotel gisa ireki nahi du Udalak 2023rako

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 14a, 17:30
Urte luzez egon da itxita Artziniega Dorrea hotela. / Aiaraldea.eus

Ortiz de Molinillo eta Velasco dorretxea birgaitzeko lanak esleitu zituen iragan ostiralean Artziniegako Udalak. Obrek 325.372,44 euroko kostua izango dute, eta bost hilabetez luzatuko dira. Udalaren asmoa da 2023an hotel zerbitzua bertan eskaini ahal izatea.

Artziniegako Ortiz de Molinillo eta Velasco dorretxea birgaitzeko lanak abiatuko dituzte aurki. Udalak iragan ostiralean sinatu zuen obrak gauzatzeko esleipen kontratua Aplibur eraikuntza enpresarekin. Obrek 325.372,44 euroko kostua izango dute, eta bost hilabetez luzatuko dira. Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro jarriko ditu, eta Europako Funtsetatik beste 100.000 euro jasotzea espero du udal gobernuak.

Abuztu hasieran hasiko dituzte lanak beranduenez. Hauen helburua izango da eraikina birgaitzea eta hotel erabilera izatea berriro. Besteak beste, teilatua aldatuko dute, eta beheko solairuko irisgarritasuna bermatu.

2023an hotela zabalik

Udalaren asmoa da 2023an Artziniegako dorretxean hotel zerbitzua eskaintzea, datorren urteko udan, hain zuzen ere. Hotelaren kudeaketaren esleipena lortzen duenaren ardura izango da beharrezko altzairuak eta bestelakoak eskuratzea. Hotela ez ezik, taberna eta jatetxe zerbitzuak berreskuratzea ere planteatu du Udalak.

"Artziniegarentzat hain beharrezkoa den jarduera honen bidez, hotel-eskaintza hori berreskuratzea lotuko dugu, eta legealdi honetan EH Bilduk hartutako beste konpromisoetako bat betetzera bidean jartzen gara", azaldu du Joseba Vivanco alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide