Gaur arratsaldean kamioi batek erregaia isuri du Artziniegan eta suhiltzaileek bideratu behar izan dute egoera. Berez, ibilgailuak istripu arina izan du eta depositua apurtu zaio. Erregaiaren zabalpena ekiditeko eta likidoa xurgatzeko, larrialdi zerbitzuek zenbait material baliatu dituzte eta hondakinak kudeatzen dituen zerbitzu teknikoaren zain geratu dira, bere langileek tratatzeko isuritako gasolioa. Suhiltzaileek ziurtatu dute ez dela zauriturik egon.