Perurenak hainbat harri altxatu ditu eta herri kirolei buruz mintzatu da. Halaber, harrijasotzaile batek egin behar dituen mugimenduak azaldu ditu. 250 kiloko harria ezin izan du guztiz altxatu, herriko plaza aldapan baitago eta ariketa arriskutsua bilakatu du ezaugarri horrek. Halaber, beste harri bat apurtu du, 2.000 euro inguru balio duenak. Herritarren partaidetza izan du saioan, harrien pisua erreala zela frogatzeko edota lehiaketa txikia egiteko.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez