Hilabeteko azken igande guztietan azoka antolatzen dute Artziniegako frontoian. Uda giroa aprobetxatuta, baina, berezia izango da asteburu honetako hitzordua. Artziniegako Udalak sare sozialetan azaldu duenez, txakolin postua egongo da, lehenbiziko aldiz gainera. Horrez gain, 12:30ean Organik taldearen antzerki emanaldia egongo da.
Ez da izango egunotako hitzordu bakarra. Bihar 19:00etan Artziniegako antzinako trenari buruzko solasaldia eskainiko du Jose Mari Rodrigezek udalbatza aretoan:
