"Jarrera hezigabeak" jazo dira Artziniegako Udal Igerilekuetako komunetan azken asteetan. Hala salatu du Udalak sare sozialen bidez zabaldutako oharrean. Tokiko erakundeak nabarmendu du jokabide horiek "erabateko errespetu falta" suposatzen dutela "garbiketako langileekiko eta azpiegiturekiko".
Gauzak hala, ohartarazi dute sarrera debekatu egingo dietela horrelako jarrerak izaten identifikatzen dituzten pertsonei, eta "neurri zorrotzagoak" ere hartuko dituzte, "egoera errepikatzen baldin bada".
Joseba Vivanco alkateak ere salatu du gertatutakoa, sare sozialen bidez, eta argazki bat partekatu du egoera erakusteko. "Hezkuntza eta errespetua ikasi egiten dira, eta familian ikasten dira. Garaiz gabiltza", adierazi du gobernuburuak.