Antzinako Azokan parte hartzeko deia, bi urteren ostean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abu. 9a, 06:00

Argazkia: Josu Zaldibar

Indaberrituta itzuliko da Artziniegako Antzinako azoka irailaren 17an. Merkatuaren batzordeak herritar orori luzatu dio egunean parte hartzeko deia.

Duela bi urte ospatu zen azkenekoz Artziniegako Antzinako Azoka. COVID-19aren pandemia ondoriozko etenaldiaren ostean, ekimenaren edizio berria prestatzeari ekin dio bizilagun talde batek. 

Berrituta itzuliko da azoka irailaren 17an, hausnarketa prozesu bat egin baitute egitasmoa birpentsatzeko. Apirilean hasi ziren bilerak egiten, Udalak deituta. Lehen hartu-eman horietatik sortu zen merkatua antolatzeko batzordea, eta talde eragile horrek hartu du bere gain azokaren antolakuntza. 

Orain, merkatuan parte hartu nahi duen jendearen bila hasi da batzordea. Horregatik, bizilagunei luzatu diete jaiaren antolakuntzan “edozein modutan” laguntzeko gonbita, “postuak jartzen, animazioa antolatzen edo dekorazioa prestatzen, besteak beste”. Iragan uztailaren 27an egin zuten horretarako bilera, baina posta elektroniko bat ere jarri dute, interesa duen edonoren eskura: antzinako.artziniega@gmail.com.

Duela 25 urte antolatu zuten azoka lehenbiziko aldiz, Artziniega Museoaren ekimenez, eta eragile horre antolatu zituen lehen hiru edizioak. Bolaretxe kuadrillak hartu zuen lekukoa gero, eta ondoren beste hainbat eskutatik igaro da ekimena prestatzearen ardura: Udalak hartu zuen bere gain lehenbizi, ostalari talde batek gero, eta tokiko erakundearen esku geratu zen berriz duela 4 urte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide