Arabako Ingude txapelketan emaitza bikainak lortu ditu Artziniegako Bizindar herri kirolen taldeak. Abuztuaren 8an izan zen norgehiagoka, Gasteizko Ama Zuriaren jaien barruan. Foru plazan lehiatu ziren ingudearekin artziniegarrak, Arabako beste zenbait herrietako kideen aurka. Emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan neurtu zituzten indarrak, eta txapelarekin itzuli ziren Aiaraldera. Ruth Linazak eta Naroa Yarrituk ingudearekin jasoaldi berdinketa egin zuten, 84 aldiz altxatu baitzuten elementua biek ala biek. Horrenbestez, txapel bakarra baina marka bikoitzarekin egin zuten herrira buelta.
Artziniegako Udalak sare sozialetan zoriondu ditu herriko kirolariak. Hain zuzen, ondorengoak izan ziren emaitzak:

Argazkiak: Egur Sport HK