Hileta zibilak eta heriotza omenaldiak baimentzeko prozesua abiatu du Artziniegako Udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 20a, 07:44

Artziniegako udaletxean edota Internet bidez helarazi ahalko dira ekarpenak. / Aiaraldea.eus

Hileta zibilak eta heriotza omenaldiak baimentzeko araudia osatzeari ekingo dio Artziniegako Udalak. Abuztuak 31 arte egongo da proposamenak jasotzeko epea zabalik. 

Udal ordenantza onartzeko izapideak hasi ditu tokiko erakundeak heriotza omenaldiak ospatu ahal izateko. Hala, hileta zibilak edota heriotza omenaldiak egiteko kontsulta publikoa egingo dute Artziniegako Udalaren webgunean. "Lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritzia jasoko da", adierazi dute sare sozialetan. 

Modu horretan nahi dute erlijio eta kultura aniztasuna bermatu, "muga bakarra ordena publikoa legearen arabera mantentzeko beharrezko dena izango da". Udalaren ustez, ehorztetxe zibilak edo heriotzagatiko omenaldiak egitea ehorzketa duin eta pertsonal baten bidez ehorztetxe erlijiosoei alternatiba bat eskaintzeko gizarte-beharraren ondorio da, eta "Artziniegako Udalak gero eta gehiago eskatzen den gizarte-premia bati erantzun nahi dio".

"Ordenantza honen bidez, beraz, Artziniegako gizarte zibila osatzen duten senideek, lagunek, erakundeek eta/edo entitateek hildakoei egin nahi dizkieten ospakizunak arautu nahi dira, euren pertsona omentzeko edo agurtzeko, euren ekarpen komunitarioak edo balio etikoak edo giza balioak aitortzeko", erantsi dute.

Hargatik, Udalak herritar orori luzatu die ekarpenak egiteko gonbita, info@artziniegakoudala.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edota udal bulegoetara bertaratuz, "goiburuan honako hau adierazita: heriotzagatiko hileta zibilak edo omenaldiak baimendu eta egiteko udal-ordenantza arautzailea". Epemuga ere jakinarazi dute: proposamenak jasotzeko epea 2022ko abuztuaren 31n amaituko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide