Benjamin Respaldiza apaizaren lana aitortu zuten atzo hainbat herritarrek. Lehenik eta behin, meza egin zen Arteako Santutegian eta gero herri bazkariaren ordua heldu zen frontoian.
Benjamin Respaldizak berak adierazi zion Aiaraldea Komunikabideari hitzordu polita zela. Izan ere, duela denbora pilo ikusten ez zuen jendearekin elkartzeko aukera izan zuen apaizak.
Bere aburuz, egindako jarduera kulturala -museoan, adibidez- aitortu ez ezik, Artziniega bizirik mantentzeko egiten duen ahalegina ere aitortu zioten atzo.
Zentzu horretan, bere iritziz, ez zen Benjamin Respaldizaren jaia izan, ospakizun herrikoia baizik. Halaber, oso pozik egon arren, apaizak argitu zuen omenaldiak ez zuela itsutuko: "Bihar komuna garbitu eta bazkaria egin beharko dut, hortaz, ez zait burura igoko".
Argazkiak: Aitor Aspuru, Uxue Tome eta Encina Castresana