Antzinako Azoka Artziniegara itzuliko da etenaldi luzearen ondoren, eta antolakuntzak espero du indarberrituta egitea. Izan ere, Udalarekin hausnarketa prozesua burutu dute eta talde guztien iritziak eta ideak trukatuta, "guztien artean ondoriorik egingarrienak eta garrantzitsuenak aukeratu genituen aurtengo azokan pentsatzen". Hala azaldu du Garazi Uretak, antolakuntza taldeko kideak.
Egitasmo horretan helburua argi agertu zen, Uretan iritziz: "Herritarrentzako azoka bat antolatu nahi genuela eta, batez ere, gure azoka bitxia egiten duena berreskuratzea nahi genuela. Hau da, hasierako urteetan ematen zen herritarren parte-hartze handia berreskuratzea".
Gauzak horrela, biharko jairako aurreikuspen argia dute antolatzaileek: "bai mozorrotuz, bai saltokiekin edo animatzen, azkenengo urteetan baino jende gehiagok parte hartuko duela eta giro oso alaia egongo dela".
Horretarako, egun osoko egitarau bikaina prestatu dute:
10:55 // Alañaren adar hotsak, joan gaitezen denok Uriko Portaleraino
11:00 // Pregoia irakurri eta merkatua zabaltzea. Sartu eta lehenengo denboretara itzuliko gara zaldun, bufoi, titiritero, pikaro, handiki, abade eta enparauakaz
11:10 // Builaka eta Ixeraren danborrek kalea alaituko dute eta La Cremallera Uriko kaleetan barrena ibiliko da
12:00 // Artzainak ardiak moztuko ditu Artekale plazan
12:30 // Ehiza-hegaztien hegaldia Artekale plazan
12:30 // Erdi Aroko kantuak elizan Bleibeten ahotsekin
13:00 // Erdi Aroko kantuak elizan Bleibeten ahotsekin
13:00 // Erdi Aroko dantzak Artekaleko plazako Gerlen Kanpamenduan
13:15 // Hainbat adarren deiadarra, eliz ondoan.
13:30 // Marmelada zaportsuak dastatzeko aukera Goiko plazan
13:30 // Uriko andereen desfilea Goiko Plazan, euren burukoak erakusteko
14:00 // La Cremallera ostera bete ibiliko da uriko kaleetan
14:00 // Ixerak merkatua alaituko du bere danborrekin
15:00 // Ondo jateko eta ahora ederto gozatzeko ordua
Arratsaldean zehar: Bleibeten ahotsak entzungo dira merkatuko kaleetan zehar
17:00 // Builaka eta Ixerak kaleak alaituko dituzte ostera haien danbor-hotsekin
17:30 // La Cremalleraren kaleko animazioa
18:00 // Artzainak bere ardiak moztuko ditu Artekale plazan
18:30 // Ehiza-hegaztiak berriro hasiko dira hegan Artekale plazan
19:00 // Erdi Aroko dantzak Artekaleko plazako Gerlen Kanpamenduan
19:00 // Ixera Companyia Almugavarrak kaleak girotuko ditu bere danbor bastartarekin
19:30 // Marmelada zaportsuak dastatzeko aukera Goiko plazan
19:30 // Uriko andereen desfilea Goiko Plazan, atzera euren burukoak erakusteko
20:30 // Saltzaileen azken eskaintzak, Builaka eta Ixeraren hotsek, eta La Cremallerak alaiturik
21:00 // Kale musikariek egunari akabua ipiniko diote Goiko Plazan danbor-hotsez eta su-danbadeagaz
Egun osoz
*Igeltsu freskoen gaineko margoketa, Gorteko pintoreek egina, Goiko plazan
*Pablo Respaldiza Arratiaren sutegia bisitatu eta lehengo lanbideak ezagutu ahal izango ditugu Barrenkalen Arteari esker
*Olgetak eta haurtzaindegia Artekaleko “Seinaren Txokoan”
*Txakolina egitea Beratza Aldapan