Kultura Etxea eta dorre hotela konponduko ditu Artziniegako Udalak, 800.000 euroko dirulaguntzari esker

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 21a, 08:20
Artziniegako dorrea konponduko dute, hotel gisa irekitzeko. / Aiaraldea.eus

Artziniegako Alde Zaharreko bi gune berrituko dituzte 800.000 euroko dirulaguntzari esker. Aurten hasi eta datorren urtean bukatuko dira lanak.

Eusko Jaurlaritzako Berpiztu programaren dirulaguntza eskuratu du Artziniegako Udalak, sare sozialetan zabaldu duenez. Kultur eta Hizkuntza Sailak eman dio tokiko erakundeari babes ekonomikoa, eta Kultura Etxea eta 'Ortiz de Molillo eta Velascoren dorrea' hobetuko dituzte horrela. Hain zuzen, Kultur ondare izendatu zuten multzo hori 1996. urtean. "Bi eraikinak Artziniegako Alde Zaharreko Gune Arkeologikoan daude", argitu du Udalak. 

2022-2023 artean egin beharko ditu Artziniegako Udalak Kultura Etxea eta dorrea konpontzeko obrak

Kultura Etxeak egun liburutegia, eguneko zentroa eta elkarteen egoitzak barne hartzen ditu. "Gainera, aisi zein kultur ikastaroak ere egiten dira bertan". Obrak gauzatzeko 800.000€ jasoko ditu Udalak, eta 2022-2023 urteetan zehar egikaritu beharko dituzte lanak. Hala, dorretxea hotel gisa irekitzeko apustua jarri du mahaigainean berriro instituzioak, asmoa hori dela azpimarratuta. "Horretarako, Artziniegako Udalak 100.000 euro jasoko ditu aurten, eta 2023an 700.000€", argitu dute. Arabako Foru Aldundiak eta Udalak gauzatuko dute proiektua elkarlanean. 

Ortiz de Molinillo eta Velasco dorrea 1592. urtean eraiki zen, eta 2016an itxi zuten azkenekoz. Udalak aurreratu duenez, aerotermia bidezko klimatizazio sistema jarriko dute, eta estalgunea ere atonduko dute. Ildo beretik, ur saneamendua eta iturgintza ere hobetuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide