Kanpai berria du dagoeneko Arteko Gure Ama Santutegiak. Joseba Vivanco alkateak azaldu duenez, aurrekoa apurtua zegoelako aldatu dute. Hala, Abel Portillari eskatu diote lana, eta duela egun batzuk jarri zuten ikusgai herrian barrena. Batetik, frontoian jarri zuten pieza, eta bestetik, Antzinako azokan elizako sarreran kokatu zuten.
"Artziniegarentzat beste une historiko bat izan zen atzo arratsaldekoa, erlijio ikuspegitik duen esanahitik harago, Arteko Gure Amaren santutegira oinez eraman dugu Alde Zaharretik abiatuta", zehaztu du gobernuburuak sare sozialetan. "Kanpaiek 5-6 belaunaldi...mendeak irauten dute", erantsi du. Kanpaia Kantabriako kanpai egileek prestatu dute, Abel Portillaren eskuek batik bat.
Argazkiak: Artziniegako Udala