Erretes Tudelak 21.240,64 euroko dirulaguntza jasoko du San Roke baseliza konpontzeko

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 29a, 07:00

Erretes Tudelako herritar bat./ Aiaraldea

Arabako Foru Aldundiak horrela erabaki du, elementu txikiak, ermitak eta eraikinak kontserbatzeko eta zaharberritzeko deialdiaren barruan.

Erretes Tudelak 21.240,64 euro jasoko ditu San Roke ermita zaharberritzeko. Horrela adierazi du Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak, lurralde historikoko eta Trebiñuko  elementu txikiak, ermitak eta eraikinak kontserbatzeko eta zaharberritzeko deialdia dela eta.

Guztira, hamar proiektu babestu ditu foru erakundeak eta dirulaguntzak ez du ordainduko obraren kostu osoa. Gehienez, programa honek %80 ordaintzen, hortaz, Erretes Tudelak bitartekoak eskuratu beharko ditu baselizan esku hartzeko. 

Aldundiak onartu dituen beste laguntzak honako hauek dira:

Hiru dira ebatzitako deialdiak:

Eraikinen lerroa: 3 proiektu lagunduko dira diruz, guztira 85.000 eurorekin.

  • Gesaltza Añanako harresia. Zaharberritzea eta balioa agerian jartzea (II. fasea). 60.000 euroko dirulaguntza.
  • Aguraingo harresia. Zaharberritze proiektua eta obrak. 12.500 euroko dirulaguntza.
  • Bastidako Udaletxea. Fatxada nagusia zaharberritzeko proiektua eta obrak. 12.500 euroko dirulaguntza.

Ermiten lerroa: 4 proiektu lagunduko dira diruz, guztira 75.463,14 eurorekin.

  • Legutianoko Magdalena ermita. Proiektua idaztea (II. fasea). 9.951,04 euro  
  • Otobarrengo Santa Marina ermita. Fatxada barnealdetik berriztatzea. 23.067,06 euro.
  • Berganzoko Larreko Ama Birjinaren ermita. Zimenduak sendotzea. 21.204,40 euroko dirulaguntza.

Elementu txikien lerroari dagokionez, 3 proiektu lagunduko dira diruz, guztira 136.000 eurorekin.

  • Samianoko errota. Birgaitzeko obrak (II. fasea). 55.974,55 euroko dirulaguntza.
  • Untzako errota. Zaharberrikuntzaren II. faseko obrak. 31.255,46 euroko dirulaguntza.

  • Igaiko zubia. Presaz finkatzeko proiektua eta obrak. 48.769,99 euroko dirulaguntza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide