Erdi Aroko gizarte estratifikatua modaren bitartez irudikatua

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko urr. 2a, 20:09

Strata desfilea egin zuten atzo Artziniega Museoko anfiteatroan. Jendetza elkartu zen diseinatzaile gazteek osatutako bildumaren aurkezpena iksuteko. Diseinuak museoan egongo dira ikusgai azaroaren 22ra arte.

Erdi Aroko jantziak "moda berriago eta kontzeptual batera eramanda". Hori da atzo Artziniega Museoko anfiteatroan aurkeztu zuten bilduma berriaren funtsa. Naroa Rey diseinatzaile artziniegarraren ikasleek osatu zituzten diseinuak, Creanavarra diseinuko goi-mailako eskolan. Bart iluntzean desfilea egin zuten lanaren emaitza erakusteko. Ekimenak ikusmira handia sortu zuen, eta jendetza elkartu zen Artziniega Museoaren atzealdean.

Bildumak Erdi Aroko gizarte estamentalean zeuden desberdintasunak transmititu nahi ditu, "garai hartako biztanle bakoitzaren bizipena islatuz, klase apalenetatik hasi eta aberats eta pribilegiatuetaraino".

Erakusketa zabalik

Atzo aurkeztutako jantziak Artziniega Museoko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai azaroaren 22ra arte. Gaur egin dute erakusketaren inaugurazio ofiziala, 12:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide