Artziniegak urte osoa darama ospatzen duela 750 urte Alfontso X. Jakitunak Herri Gutuna eman ziola. Edonola ere, efemerideari lotutako ekintzak amaitzen ari dira. Hain zuzen, azaroaren 2an izango da azkena, egun horretan eman baitzion erregeak dokumentua herriari.
Hori dela medio, Artziniegako Udala urteurren egitasmoaren azken txanpa prestatzen ari da, eta hori ez ezik, etorkizunera begira ere jarri da. Hori dela eta, denbora kutxa prestatzen ari dira, 50 urte barru irekitzeko. Hau da, hiribilduaren aitortzaren 800. urteurrenean.
Kutxa horren barruan, tokiko erakundeak herritarren ekarpenak jaso nahi ditu. Horretarako epea urriaren 7an hasiko da eta azaroaren 2an bukatu. Artziniegarrek euren mezuak islatu ditzakete A4 orri batean, gehienez, idatzitako testuan, marrazki batean edo argazki batean.
Behin epea iraungita. Udalak kutxa zigilatuko du eta 2072. urtera arte zainduko du, urte horretako azaroaren 2an irekitzeko.