EAJk oharra zabaldu du gogor kritikatzeko EH Bilduren alkatetza. Izan ere, asteburuan udaleko sare sozialek jakinarazi zuten Gaztelekuaren zerbitzua datzoen asteetan egongo dela indarrean, esleipenaren dokumentazioa prestatzen ari direlako oraindik.
Jeltzaleen ustez, "Artziniegako alkatetzaren antolaketa-kaosaren adibidea" da gertatutakoa. Izan ere, zerbitzua ematen zuen enpresak bi urteko luzapena izan zuen eta aurten amaitu zaie. EAJren ustez, aurreikuspen falta egon da hori kudeatzeako orduan. "Non daude EH-Bilduk Artziniegako gazteei eta adinekoei egiten zizkien promesa eta sirena-kanta bikainak, EAJ-PNVren aurreko alkatetzen kudeaketa kritikatzen zuen bitartean?" galdetu dute plazaratutako oharrean.
Joseba Vivanco alkateak, bere aldetik, erantzun dio Aiaraldea Komunikabideari ostiralera arte ez duela adierazpenik egingo gaiari buruz: "Ostiralean batzorde berezia egingo dugu udalean gaia lantzeko eta kultura teknikariak ere parte hartuko du, azalpen teknikoak emateko".
Sare sozialetan udalak aipatu du bitartekoak faltan daudela erakundeko lan guztia egiteko. Zehazki, kultura teknikariak egun bakarrean egiten du behar udalerrian eta lizitazioa prestatu ez ezik, urteko ikastaroak ere antolatu behar izan ditu.