Sutea piztu da gaur Artziniegako San Antonio inguruan. Artziniegako Udalak zabaldu du gertaeraren berri sare sozialetan, eta suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera.
Artziniegako Udalaren esanetan, kontrolpean dago jada eremua. Alabaina,. haize zakarrek sute ugari eragin dituzte Balmasedako herrigunean zein Artzinigako San Antonion, besteak beste. Udalak eskerrak eman dizkie laguntzen aritutako udal langile, suhiltzaile, eta bizilagunei.
Bestalde, haizeteen ondorioz dorretxeko aldapa itxi dute, arriskuak ekidite aldera:
