Metrokoadroka konpainiaren Bidaide antzerki obra ikusteko aukera egon zen ostiralean Artziniegako frontoian. Urte osoan zehar makina bat obra ekarri dituzte Artziniegara, Udalbiltzako 'Geuretik sortuak' egitasmoa medio. "Ostiralean Udalbiltzako 'Geuretik sortuak' proiektuaren azken aurreko sorkuntzaz gozatu genuen, Metrokoadroka kolektiboaren Bidaide antzezlana, kultur sortzaile eta antolatzaileetan oinarritzen da, herrietako erraldoien irudietatik abiatuta", adierazi du tokiko erakundeak sare sozialetan.
Ekimenaren xedea euskal kultur sortzaileak sustatzea da. Hala, Udalbiltzako 'Geuretik sortuak' lehiaketako irabazleek, Euskal Herriko zenbait udalerritan -ekimenaren babesle direnetan- sortu dituzte piezak, eta toki horietan aurkezten ari dira hilabetez hilabete egitasmoren baitan eratutako kultur sorkuntza lanak. "Artziniegak parte hartu duen lehenengo edizio honetan, hainbat sortzailek Euskal Herriko udalerri ezberdinetan haien sorkuntzak garatu zituzten pasa den urtean, parte hartu duten herrietan aurkezteko", gogorarazi du Udalak. .
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!