Hiru urteko etenaldiaren ostean, X. Herri Putxera Lehiaketa hartuko du bihar Artziniegak

Allende Solaun Boada 2022ko urr. 28a, 16:00
2019ko Artziniegako putxera lehiaketa. / La Jarrilla txokoa

X. Herri Putxera Lehiaketa antolatuko dute Artziniegan larunbat honetan, urriaren 29an. 10:00etan hasiko da txapelketa eta egunean bertan izena emateko aukera egongo da, 11:00ak arte Artekale Plazan.

Bihar abiatuko da Artziniegako X Herri Putxera Lehiaketa, goizeko hamarretan, La Jarrilla Txokoak antolatuta, Udalaren babesarekin. Hiru irabazle egongo dira aurtengo edizioan eta bakoitzak putxera bana jasoko du sari gisa. Behin sariak banatuta, plazan bazkaltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Epaimahaiak errezeta tradizional onena sarituko du, hau da, babarrun gorriko putxerak. Tokiko erakundeak arauetan zehaztu bezala, osagaiak hurrengoak izan beharko dira: txorizoa, odolostea, urdaia, txerrikiak, saiheskia eta behi-hegala.

Artziniegan bizi diren herritar guztiek parte hartu ahalko dute norgehiagoka honetan, baita senideek eta lagunek ere. Bertan lehiatzeko, izena eman beharra dago, 11:00ak baino lehen Artekale Plazan. 

Tresneria autoz deskargatu nahi izanez gero, ibilgailuak barrutira sartzea baimenduko du Udalak, baina 11:00etan atera beharko dituzte herritarrek.

Aurreko edizioa 2019an izan zen, COVID-19aren pandemiaren aurretik, eta 38 putxera aurkeztu zituzten txapelketara. Egun horretako argazkiak hemen ikusi daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide